Filgi Claveri (Hameka eta Harri Xuri sorkuntza fabrikako arduraduna, Lapurdi), Anna Giribet (FiraTàrrega), Elena Ros (ikuskizunen ekoizle eta banatzailea), Fernando Marín (Kaldearte-Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiko zuzendaria) eta Iñaki Ziarrustak (zuzendaria, aktorea eta eszenografoa) osatutako epaimahaiak edizio honetako sariak ematea erabaki du honakoei:
Markeliñeren “Andante” erako Euskadiko kale ikuskizun onenaren Saria, espiritu eraldatzailearekin kalea igarotzeko erakusten duen ausardiagatik eta publikoa kaleko antzerkiaren funtsezko elementuekin giro poetiko eta oroigarrian biltzea lortzeagatik.
Gainerako Munduko kale ikuskizun onenaren Saria Compagnie Les Mobilettesen “Café Frappé!” lanagatik; izan ere, ageriko xalotasun batetik abiatuta, espazio publikoarekin hitz egiteko eta ikusleekin benetako komunioa lortzeko mugimendua integratzen du.
Paula Quintanaren “Latente” a ikuskizun/artista berri onenaren Sari Berezia, dantza eta antzerkia proiekzio-aukera handiak dituen ikuskizun araztuan integratzeko erakutsitako heldutasunagatik.