Trm-k aktiboki parte hartzen du Deustuko Erriberako PABELLON 6 sortzaileen Elkartearen espazioko jardueretan eta programazioan, 2011n sortu zenetik. Bere antzerki-laborategiko ekoizpenen argiztapen-diseinuak ere egiten ditu; “Gaur azken funtzioa”, “Cabaret Chihuahua”, “Sorginak, ninfak eta erreginak” eta karteleko azken ekoizpena: “Planteamendua, korapiloa eta amaiera”, Patxo Telleriarena.
Eta uda honetarako kabareta itzuliko da “Chichinabo Kabaret”-arekin.
Han egongo gara!